LEGEZKO DATUAK
LEGE-OHARRA
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu Interneteko www.panelfisa.com domeinuaren titularra Panelfisa (F20206116) dela —helbidea: 1 errepide nazionala, 429. km. - Aldaba-Berazubi industrialdea, z.g., 20400 Tolosa (Gipuzkoa); telefonoa +34 943 65 53 53, posta elektronikoa info@panelfisa.com, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatua: GUI-395 folioa, 395 idazpena, Sozietate Kooperatiboen inskripzio-liburuan 48/93 zenbakiarekin jasoa.
1. BALDINTZA OROKORRAK
www.panelfisa.com Panel Fijaciones, S. Coop. sozietatearen webgunea da (aurrerantzean "Panelfisa"). Erabiltzailea bere borondatez sartzen da webgune honetara. Webgune honetara sartzea doan da. Webgune honetan nabigatzeak berekin dakar bertan jasotako legezko ohartarazpenak, erabilera-baldintzak eta -terminoak eta pribatutasun-politika onartzea eta ezagutzea. Erabiltzailea ez badago ados erabilera-baldintza horiekin eta ez badu baimenik ematen, ezingo du webgune hau erabili.
Webgune honetan sartzea eta bertan dagoen informazioari eman dakiokeen erabilera erabiltzailearen ardura dira soilik. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du hura webgunearen helburuaren arabera erabiltzeko.
Erabiltzaileak ezin du webgune honetan dagoen informazioa legez kontra erabili, eta ezin du webgune honetako sistema informatikoak kaltetu edo alda ditzakeen ekintzarik gauzatu.
Debekatuta dago erabiltzaileek edukiak sartzea eta jakinaraztea, baldin eta horiek faltsuak edo okerrekoak badira eta Panelfisa, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarren batzuk erratzera eramaten badituzte edo eraman baditzakete. Erabiltzailea izango da datu horiek jakinarazita sortzen dituen kalteen erantzule bakarra.
Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak haien baimenik gabe erabiltzea, baita hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea ere beste edozein pertsona edo erakunderen itxurak egiteko.
Panelfisak ahalegin guztiak egiten ditu webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik ez egoteko, eta horiek edonoiz aldatzeko ahalmena erreserbatzen du. Panelfisak, berariaz, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen web gune honetako edukietan akatsen bat edo omisioren bat egoteagatik, ezta horiek egiazkoak, zehatzak eta eguneratuak ez izateagatik sor daitezkeen kalte-galerengatik ere.
www.panelfisa.com webguneak beste webgune batzuetarako estekak eskain ditzake, edo horietarako sarbidea erraztu, bere webgunean dagoen bilatzaile baten bidez. Panelfisak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen estekatutako gune horiei dagokienez, ezta bilaketen emaitzei dagokienez ere, ez baitu inolako kontrolik gune horien gainean, edukiaren gainean, eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen gainean, etab. Zerbitzu horien helburua da erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea. Hortaz, erabiltzailea bere erantzukizunpean sartzen da haien edukietan, beraietan ezarritako erabilera-baldintzetan.
Panelfisak ez du bere gain hartuko webgune hau edo bertako edukiak erabiltzeagatik sor daitekeen ondorio, kalte edo galerarik, kalte informatikoak eta birusak nahiz edozein malware sartzea barne. Panelfisak ez du bermatzen kanpoko hirugarren batzuek sartutako birusak edo bestelako elementuak ez egotea webgunean, erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan aldaketak eragin ditzaketenak, baina eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu halakorik gerta ez dadin.
Panelfisak webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa edonoiz aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea izango du, aldez aurretik ohartarazi eta/edo justifikatu gabe, egoki irizten badio. Panelfisak ez du bere gain hartuko aldaketa horiek eragin ditzaketen kalteen erantzukizunik. Nolanahi ere, eskura dituen baliabideak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
2. ERREGISTROAK ETA HARPIDETZAK
Webgune honetara sartzeak ez du esan nahi datu pertsonalak eman behar direnik. Hala ere, eskainitako zerbitzu batzuetarako, hala nola eremu pribatura sartzeko, aldez aurreko erregistratu beharra dago. Erregistroa segurua izan dadin eta eskainitako zerbitzua zuzena izan dadin, erabiltzaileak datu pertsonal batzuk eman behar ditu.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du datu egiazkoak, zehatzak eta osoak emateko, bai erregistratzeko unean, bai ondorengo komunikazioetan, eta horietan egindako edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna hartzen du.
Nahitaezkotzat jotzen diren eremuak ez betetzeak (harremanetarako formularioan agertzen dira) eragin dezake Panelfisak erabiltzailearen eskaerari ezin erantzutea.
Webgune hau erabiltzeak berekin dakar Panelfisaren baldintza orokorrak eta pribatutasun-politika onartzea. Era berean, berekin dakar posta arruntaren eta/edo bitarteko elektronikoen bidez komunikazio komertzialak bidaltzea, Panelfisaren produktu eta zerbitzuei buruzkoak edo hark merkataritza-akordioak dituen beste enpresa batzuen ingurukoak. Jakinarazpen horien hartzaileak edonoiz ezeztatu ahal izango du baimen hori, enpresari idatziz jakinarazita.
3. SARBIDE-GAKOAK ERABILTZEA
Eremu pribatura sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak konpromisoa hartzen du horiek modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko. Erregistratutako erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak jakinarazi behar telefonoz, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein bitartekoren bidez haiek eskatzen dizkion inori.
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Panelfisari sarbide-gakoekin lotuta atzemandako edozein sarrera bidegabe edo baimenik gabekorik.
4. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Bestelakorik zehaztu ezean, Panelfisarenak dira webgune honen jabetza-eskubideak, bertan jasotako orrienak, pantailenak, informazioarenak, itxura eta diseinuarenak, argazkienak, irudienak, produktu eta zerbitzuenak, markenak, logoenak, leloenak, etab.
www.panelfisa.com sartzeak edo nabigatzeak ez dakar berekin, inola ere, Panelfisak bere jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei uko egiten dienik, erabiltzaileari eskualdatzen dizkionik edota hari lizentzia osoa edo partziala ematen dionik eskubide horien gainean.
Obra horiek baimenik gabe erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea edo eraldatzea Panelfisaren jabetza intelektualeko eskubideen gaineko arau-haustea da.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune honen titulartasunari kalte egingo dion ekintzarik ez egiteko. Webgune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta haren titularren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan eragindako kalteek legez dagozkion ekintzak gauzatzea ekar dezakete, eta, hala badagokio, baita horren ondoriozko erantzukizunak ere.
5. ALDAKETAK
Baldintza hauek aldatu ahal izango dira Panelfisak egokitzat jotzen duenean, dela lege-aldaketetara egokitzeko, dela bestelako hobekuntzak egiteko. Aldaketa horiek webgune honetan argitaratzen direnetik izango dira baliozkoak. Panelfisak eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu egindako aldaketak webgunearen erabiltzaileei jakinarazteko.
6. JURISDIKZIOA
Panelfisaren eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanak arautuko dira indarrean dagoen araudian aplikatzekoa den legeriari eta jurisdikzio eskudunari buruz xedatutakoaren arabera. Nolanahi ere, araudiak aldeei foru baten mende jartzeko aukera aurreikusten dien kasuetan, Panelfisak eta erabiltzaileak, legokiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginez, Tolosako epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira.
Panelfisak aurreko baldintzak ez betetzearen aurka egingo du, baita bere webgunean aurkeztutako edukiak bidegabe erabiltzearen aurka ere. Horretarako, zuzenbidean dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak baliatuko ditu, ekonomikoak barne.