GURI BURUZ
GURE JARRERAK DESBERDINAK EGITEN GAITU
PANELFISAN 100 URTETIK GORA DARAMATZAGU BERRITZEN ETA FINKATZE-ELEMENTUAK FABRIKATZEN SEKTORE ZORROTZENETAKO BATEAN, AUTOMOBILGINTZAN.
1960
GAMA ZABALTZEN
AUTOMOBILGINTZARAKO ETA ETXETRESNA ELEKTRIKOETARAKO TORLOJUAK PLANOPEAN
1994-2010
NAZIOARTEKOTZEAREN ALDEKO APUSTUA
ORDEZKARITZAK ETA PRESENTZIA LOGISTIKOA KUBAN, TXILEN, POLONIAN, ALEMANIAN ETA TXINAN/TAIWANEN.
2011-2017
HARREMAN-ESTILO BERRIA
"AUTOMOBILGINTZARAKO HOTZEKO ESTANPAZIO ETA IJEZKETA BIDEZKO PIEZA TEKNIKOAK.
PRODUKZIO-INSTALAZIOA MEXIKON: TOLOSA ETA CELAYA, ETORKIZUN KOMUNA"
BEZERO NAGUSIAK
AUTOMOBILGINTZAN, HANDI BATENTZAT EZER EZ DA TXIKIA. PANELFISA GARA ETA JARRERA HAU DUGU: ATZO IZAN ZINENA BAINO HOBEA IZATEA. KALITATEZKO ENPLEGU SOLIDARIOAK SORTZEKO PROIEKTUA.
GAUZA HANDITAN PENTSATZEN DUGU , AUTOMOBILGINTZA GARA.
OEMS






TIER-1












GIZARTEAREKIKO KONPROMISOA
GIZARTE-KONPROMISOA GURE BALIOEN FUNTSEZKO ZATI BAT DA, ETA GIZARTEAREN GIZA GARAPEN BIDEZKO ETA JASANGARRIAN LAGUNDU NAHI DUGU.
Horretarako, Ner Group-eko gainerako erakundeekin batera, gure baliabideen zati bat (mozkinak, teknologia, esperientzia eta pertsonen denbora) haurren, hirugarren adinekoen, desgaitasuna duten pertsonen, bazterkeriaren aurkako borrokaren, immigrazioaren, hezkuntzaren, osasunaren eta ingurumenaren esparruan gizarte-proiektuak sustatzen, jakinarazten eta garatzen ematen dugu.
AITA MARIREKIN ITSASORATU GARA
Panelfisako pertsona batzuek AITA MARI itsasontzian zaharberritze- eta antolaketa-lanetan lagundu zuten. Erakundeko kideengandik zuzenean jasotako lekukotasunak Mediterraneo itsasoko uretan bizi den errealitatearen ikuspegia eman digu. AITA MARIren lankidetzari esker, gure Ner printzipio eta balioetan sinesten jarraitu dugu.
INFORMAZIO GEHIAGOPANELFISA ZUTANIREKIN
2014 ezkero, gure helburu nagusia izan da premia handieneko pertsonen beharrei erantzutea. ZUTANIri esker, laguntza hori emateko aukera izan dugu. Kamioiek garraiatutako elikagaiak deskargatu eta banatu ditugu bai Tolosan, boluntario gisa, bai Gipuzkoako Elikagaien Bankutik. Bestalde, eskari handieneko uneetan, Panelfisan elikagaien bilketak antolatu dira.
Boluntarioak dira proiektu honen oinarria. Mugimendu honen helburua da elkartasuna eta mundu justuago bat lortzeko nahia. Horiek dira ZUTANIren bidez jatorri, belaunaldi, sinesmen eta kultura desberdinetako pertsonak batzen dituzten balioak.
INFORMAZIO GEHIAGOGURE BALIOAK
BEZEROA NON, GU HAN
Gustuko dugu bezeroekin taldea egitea eta haiekin harremanak sendotzea. Haientzat estrategikoak diren lekuak guretzat ere badira. Gustuko dugu haiengandik hurbil egotea, entzuteko eta dituzten beharretara egokitzeko.PERTSONENGAN SINESTEN DUTEN PERTSONAK
Panelfisan oso garrantzitsua da gure helburuak NOLA lortzen ditugun. Taldeen sare interdependente batean konfiantza duten eta autokudeatzen diren pertsonekin partekatutako proiektua. NER Group-en partekatutako balioekin, oinarri hartuta konfiantza, komunikazioa, elkartasuna, gardentasuna, etika, arrazoi ekonomikoengatik ez kaleratzea, baterako erabakiak, emaitzen banaketa eta gizartearekiko konpromisoa.
ATZO IZAN ZINENA BAINO HOBEA IZATEA
Hori da bikaintasunerako bidea. Lortu duguna finkatzea eta hutsegiteetatik ikastea, aurrera egiten jarraitzeko, gauza guztietan kalitatea jarraibide hartuta: produktuan, prozesuetan, zerbitzuan, eta bizitzan!
AXOLA ZAIZUNA AXOLA ZAIGU
Gure bezeroentzat beren sektorean garrantzitsua denarekin bat egin nahi dugu, eta haien helburuak finkatzeko garrantzitsuak izan.
PARTEKATUTAKO PROIEKTU BATEAN SARTUTA DAGO
Pertsona jakin-nahiak eta grinatsuak nahi ditugu, erronka berrietara, ikaskuntzara eta proiektu komun baten parte izatera irekiak. Panelfisa parte den gizartearekiko solidarioak eta konprometituak.
INFORMAZIO GEHIAGONOLA LAGUNDU DIEZAZUKEGU?
JARRI HARREMANETAN GUREKIN