Nor gara

Panefisan 100 urte baino gehiago daramatzagu berritzen eta finkatzeko elementuak fabrikatzen, sektorerik zailenetako batean: automobilgintzan.

Automotiveating

Bi kontzeptu horien arteko lotura da Panelfisa-ren taldearen motibazioa: automotive + motivating. Elkartuta dagoen taldeari dagokio, honen gaitasunei, antolaketa moduari esker automobilgintzako sektorean nabarmen espezializatu dena. Sektore horrek kalitate mailarik handiena eskatzen du finkatze-sistemen arloan (estekak). Izan ere, kooperatiba izanik eta kudeaketa sistema berriarekin, bazkide langile guztiok enpresaren jabe gara.

Automotibazioak elkartzen gaitu,
automobilgintzak elkartzen gaitu.

“Pertsonetan oinarritutako eta
bezeroari eta eraginkortasunari begiratzen dion proiektua gara”


Gure
balio nagusia: pertsonak

Panelfisan dugun balio nagusia giza taldea da, fabrikazio-prozesua lan eroso eta garapen pertsonalerako lan bihurtzen duelako. Pertsona bakoitzak bere zeregina du. 1993. urtetik kooperatiba moduan lan egiten dugu, eta 2011. urtetik, Harreman Estilo Berria (NER) dugu. Horrela, hierarkiatik, guk geuk kudeatutako talde-lanera pasa gara, non bakoitzak eta taldeak bere erantzukizuna duten.

Pertsonengan konfiantza dugu

Bezeroa orientatzen

NER Group elkarteko kide gara eta talde honek pertsonengan oinarritutako antolaketa estiloa eta bezeroarenganako orientazioa sustatzen du. Bestalde, eraginkortasunak eta nazioartekotzeak ere badute bere garrantzia. 2013. urtean NER Group osatzen duten erakundeek 300 milioi euro baino gehiago fakturatu zituzten urte hartan, eta dagoeneko 60 herrialde baino gehiagotan aurkitzen dira.

Ner Group taldean: Harreman-estilo berria bultzatuz

Gizartearekiko
konpromisoa

Panelfisan badakigu gure jarduerak gizarte, ekonomia eta ingurumenarekin loturiko ze ondorio dituen. Hori dela eta, erantzukizunaren etikan oinarrituz jarduten dugu, pertsonak errentagarritasunaren gainetik jarriz. Gure ingurunea babesten saiatzen gara, teoriatik gertaeretara pasatuz. Izan ere, emaitzen %2,5 eta pertsonen denboraren %2 gizarte-jardueretarako erabiltzen baitugu, NER Group taldearen bitartez.

Giza garapen, bidezko garapen eta garapen iraunkor baten alde

Emaitza:
eraginkortasuna eta kalitatea

Panelfisa osatzen dugun guztiok taldean egiten dugu lan, helburu beraren norabidean: bezeroaren beharrak asetzeko xedea dugu, irtenbidea, zerbitzua eta kalitatea eskainiz. Emaitza hori lortzeko, etengabe lantzen ditugu sormena, eraginkortasuna eta pasioa.

Bezeroaren beharrak asetzeko diseinatutako produktua
3.000.000 € berrikuntzan
20 HERRIALDE (% 70) baino gehiagotara esportatzen dugu
Panelfisa Mex fabrika berria