Irtenbideak

Panelfisan malgutasuna, azkartasuna eta kostuen optimizazioa eskaintzen ditugu.

Gure balio-proposamena

Panelfisan kapitalaren gainetik jartzen dugu ezagutza. Geure buruak motibatzen ditugun taldea gara, eta helburu argia dugu: automobilgintza sektoreari (automotive) irtenbide sortzaile, berritzaile, lehiakor eta kalitatezkoak eskaintzea; inplikatzen garen pertsonek eskainitako irtenbideak, eta zerbitzurik onena ematea.

Badakigu zer eskatzen duten gure bezeroek: beraien proiektuetan laguntzea, malgutasuna, azkar erantzutea eta kostuetan lehiakorrak izatea.

Horregatik, gure bezeroei erantzun eraginkorra emateko modu egoki eta efizientean antolatutako lan-taldea eta egitura malgua ditugu.


Irtenbideak emateko gure gakoak



Disenua eta ingeniaritza

Gure bezeroen behar propioen irtenbide moduan

Gure ezagutza guztia gure bezeroen eskura dago, ingeniaritza-zerbitzuaren bidez. Ez gara gure produktuak merkatura mugatzen; horretaz gain, irtenbideak eskaintzen ditugu.

Horretarako, irtenbide pertsonalizatuak aztertzen, diseinatzen eta fabrikatzen ditugu, elkarrekin proiektu berriak garatzeko, beharrak asetzeko eta gure bezero bakoitzaren arazoak konpontzeko.

I+G+b-ko taldean gure bezeroen I+G taldean lan egiten dugu, irtenbide egokiagoa eskaintzeko.

Produktu aukera

Gure produktu aukera: Pieza teknikoak, ardatzak eta errotulak

Gure hobetzeko grinari esker, etengabe ari gara erronka berriak bilatzen. Torloju bereziaz gain, non fabrikazio-prozesuan hotzeko estanpazioa eta laminazioa erabiltzen dugun, beste produktu aukera bat ere eskaintzen dugu Panelfisan: ardatzak eta errotulak.

Pieza teknikoak

Prozesu-aldaketaren bidez: gure apustu estrategikoa gure diseinu taldeak hobekuntza lehiakorrak aztertzeko egindako lanean oinarritzen da, gaur egungo prozesuak aldatu direlako (mekanizazioa, forjaketa, sinterizatua eta abar), eta hotzeko estanpazioa eta laminazioa erabiltzen baitira. Horrez gain, kostuetan eta ezaugarri mekanikoetan hobekuntza nabarmena egin da.

Izan berritzailea. Izan hobea

3.000.000 euro baino gehiago inbertituta I+G+b-n

Berrikuntza jada ez da behar bat, erronka baizik. Hori da merkatu globalizatu batean garatu nahi duen edozein erakunderen filosofia.

Panelfisan, gainera, gure bezeroekin batera hazi nahi dugu. Gakoa sormenean eta berrikuntzan dago, bilakaera-iturri moduan. “Izan berritzailea. Izan hobea”. Horrela pentsatzen eta egiten dugu, eta horrek eragin zuzena du gure bezeroen lehiakortasunean eta kalitatean.