Lege-oharra

Informazio Gizarte Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu Interneteko www.panelfisa.com domeinuaren jabea Panelfisa dela (F20206116), helbide honetan dagoena: Ctra. Nacional 1, km 429 - Pol. Ind. Aldaba-Berazubi S/N, 20400 Tolosa (Gipuzkoa), telefonoa: 943 65 53 53, posta elektronikoa info@panelfisa.com, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda dagoena, GUI-395 folioa, idazpena: 395, Sozietate Kooperatiben inskripzio liburua: 48/93.

1. Baldintza orokorrak

www.panelfisa.com Panel Fijaciones, S. Coop. (“Panelfisa” aurrerantzean) titularra den webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu da webgune honetara. Webgune honetara doan sartzen da. Webgune honetan nabigatzeak bertan dauden lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika onartzea eta ezagutzea dakar. Erabiltzailea erabilera-baldintza hauekin ez badago ados, eta bere baimena ez badu ematen, ezin izango du webgune hau erabili.

Webgune hau ikusten badu eta han dagoen informazioa erabiltzen badu, erabiltzailearen erantzukizuna bakarrik izango da. Erabiltzaileak webgunearen helburuaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzaileak ezin du web honetan dagoen informazioa bidegabe erabili, ez eta web honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatu ditzaketen ekintzak egin ere.

Debekatuta dago erabiltzaileek faltsuak edo zehaztugabeak diren edukiak sartzea eta jakinaraztea, edo Panelfisa, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahas ditzaketenak. Datu horiek jakinarazteak sor ditzakeen kalteen erantzule bakarra izango da erabiltzailea.

Debekatuta dago hirugarren datu pertsonalak erabiltzea haien baimenik gabe; baita hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea ere, beste pertsona edo erakunde baten izenean.

Panelfisak esfortzurik handiena egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik ez egoteko, eta edozein unetako aldatzeko eskumena du. Panelfisak ez du erantzukizunik izango webgune honetako edukietan egon daitekeen akats edo ez aipatzeetan, eta haiek egiazkoak, zehatzak edo eguneratuta ez egoteagatik sor daitezkeen kalteetan.

www.panelfisa.com webguneak beste webgune batzuetarako estekak eman ditzake, edo bere webgunean kokatuta dagoen bilatzaile baten bidez sarbidea erraztu. Panelfisak ez du erantzukizunik izango estekatutako webgune horiekin, ez eta bilaketen emaitzekin, izan ere, ez ditu kontrolatzen edukia, eskainitako produktu eta zerbitzuak eta abar. Zerbitzu horien helburua erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuk ematea da, beraz, erabiltzaileak bere ardurapean sartzen da edukira, eta han ezartzen diren erabilera-baldintzen arabera.

Panelfisak ez du erantzukizunik izango webgune hau edo han dauden edukiak erabiltzean sor daitekeen kalte eta ondorioan, kalte informatikoak, birusak edo beste edozein malware barne. Panelfisak ez du ziurtatzen webgunean birusik edo beste elementurik ez dagoenik, hirugarrenek sartutakoak, erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan aldaketak eragin ditzaketenak, baina behar diren baliabide guztiak erabiltzen ditu hori ez gertatzeko.

Panelfisak eskubidea du edozein unetan webgune honetan dagoen informazioa, diseinua edo konfigurazioa aldatzeko edo ezabatzeko, aldez aurretik jakinarazi edo justifikatu gabe, egokitzat jotzen badu. Panelfisak ez du erantzukizunik izango aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteetan. Hala ere, eskura dituen baliabideak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Erregistroak eta harpidetzak

Webgune honetara sartzeak ez du ekartzen datu pertsonalak eman behar izatea. Hala ere, eskainitako zenbait zerbitzuk, hala nola eremu pribaturako sarbideak, aurretik erregistratzea eskatzen dute. Erregistroa segurua izan dadin, eta eskainitako zerbitzua zuzena izan dadin, erabiltzaileak zenbait datu pertsonal eman behar ditu.

Erabiltzaileak egiazko datuak, datu zehatzak eta osoak emateko konpromisoa hartzen du, erregistratzean eta geroago egindako jakinarazpenetan. Bestalde, haietan gertatzen den edozein aldaketa jakinarazi beharko du.

Harremanetarako inprimakian agertzen diren derrigorrezko eremuak ez baditu betetzen, gerta daiteke Panelfisak ez erantzutea erabiltzailearen eskaerari.

Webgune hau erabiltzeak Panelfisaren baldintza orokorrak eta pribatutasun-politika onartzea dakar. Era berean, Panelfisari berariazko baimena ematen dio merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko, posta arruntaren edo baliabide elektronikoen bidez, Panelfisaren edo merkataritza-akordioak dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruz. Jakinarazpen hauen hartzaileak edozein unetan uka dezake baimen hori, enpresari idatziz jakinaraziz.

3. Sarbide-gakoak erabiltzea

Eremu pribatura sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak zentzuz erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Erregistratutako erabiltzaileak ezin dio gakoak esan telefonoz, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein baliabideren bidez eskatzen dion inolako pertsonari..

Erabiltzaileak berehala jakinarazi behar dio Panelfisari bere sarbide-gakoak erabili dituztela antzematen badu.

4. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen, bere orrien, pantailen, duten informazioaren, diseinuaren, argazkien, irudien, produktu eta zerbitzuen, marka, logo, goiburu eta bestelakoen jabetza-eskubideak Panelfisarenak dira, bestelakorik adierazi ezean.

www.panelfisa.com web-orrian sartzeak edo nabigatzeak ez du ekartzen Panelfisak bere jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei uko egitea, erabiltzaileari eskualdatzea edo lizentzia osoa edo partziala ematea.

Lan horiek baimenik gabe kopiatzeak, banatzeak, komertzializatzeak edo aldatzeak Panelfisaren jabetza intelektualeko eskubidea urratzea dakar.

Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalte egiten dion inolako ekintza ez egiteko konpromisoa hartzen du. Webgune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzen badira, eta bere titularren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei kalte egiten badiete, legez dagozkion egintzez baliatuko ahalko da, eta hala badagokio, horrek dakartzan erantzukizunak bere gain hartuko dituzte.

5. Aldaketak

Baldintza hauek alda daitezke Panelfisak egokitzat jotzen badu, lege-aldaketetara egokitzeko, edo bestelako hobekuntzak egiteko. Aldaketa horiek, webgune honetan argitaratzen direnetik izango dira baliozkoak. Panelfisak bere eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu erabiltzaileei egindako aldaketen berri emateko.

6. Pribatutasun-politika - Datu pertsonalen babesa

6.1. Sarrera

Datu pertsonalen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez ("DPLO” aurrerantzean), erabiltzaileei jakinarazten zaie posta elektronikoaren bidez, web inprimakien bidez, eremu pribatuen edo webgune honetan dagoen beste edozein baliabideren bidez emandako datu pertsonalak Panelfisaren fitxategietan sartuko ditugula (Fitxategiaren arduraduna Panelfisa bera da), jasotako kontsulta eta eskaerei erantzuteko, zurekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, merkataritza-harremanetarako eta bere jardueraren berezko eginkizunetarako.

Zure datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko ditugu. Panelfisak ez dizkie beste enpresa batzuei edo hirugarrenei zure datu pertsonalak emango. Panelfisaren webguneak cookie-ak erabiltzen ditu. Panelfisak erabiltzaileen datu pertsonalen pribatutasunarekin eta babesarekin konpromisoa du, eta bere eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

Panelfisak Datu Pertsonalen Babesaren inguruan indarrean dagoen legedia betetzen du, eta Datuak Babesteko Agentziaren Erregistro Orokorrean izena emanda dago. Horrela, datuak babesten dituzten erakunde autonomikoek, Estatukoek eta Europakoek emandako gomendioei, txostenei, berrikuntzei eta zuzentarauei jarraitzen die.

6.2. Datu pertsonalak jasotzea

Panelfisak ez du eskatzen datu pertsonalik webgune honetara sartzeko, hala ere, eremu pribatura sartzeko erabiltzaileak aurretik erregistratu beharko du.

Webgunearen eremu pribatuan borondatez eta libreki erregistratzen da. Panelfisak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala bakarrik eskatzen du. Webgune honen bidez informazioa bidaltzeko berariazko baimena behar da, pribatutasun-politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuak tratatzeko.

6.3. Interesdunen eskubideak

Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideez balia zaitezke. Horretarako, idazki bat bidali beharko diozu fitxategiaren arduradunari (Panelfisa), helbide honetara: Ctra. Nacional 1, km 429 - Pol. Ind. Aldaba-Berazubi S/N, 20400 Tolosa (Gipuzkoa), tel. 943 65 53 53, edo helbide elektroniko honetara: info@panelfisa.com. Eskaerarekin batera, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia bidali beharko duzu (NAN).

Legezko ordezkari moduan egiten baduzu eskaera, nortasun-agiriaren fotokopiaz gain, ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria ere aurkeztu beharko duzu.

6.4. Segurtasun-neurriak

Panelfisak bere fitxategian dauden datu pertsonalak tratatzeko, haien segurtasuna bermatzeko eta aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo ikustea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartuko ditu, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuz, giza ekintzarengatik edo baliabide fisiko edo naturalarengatik gerta daitezkeelako, datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasunari dagokionez aplikatzekoa den legediaren arabera, eta batik bat DPLOri eta hura garatzen duen arautegiaren arabera. Hala ere, erabiltzaileek badakite segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta legez kontrako eta behar ez bezalako sartzeak gerta daitezkeela (Panelfisak ez luke erantzukizunik izango horietan.

6.5. Indarraldia

Panelfisak eskubidea du bere pribatutasun politika bere irizpidearen arabera aldatzeko, edo lege- edo jurisprudentzia-aldaketak egiteko. Panelfisak aldaketari egingo balu, testu berria webgune berean argitaratuko da, eta erabiltzaileak horren berri izan dezake. Edonola ere, erabiltzaileekin duen harremana, webgunera sartzen den unean aurreikusitako arauen araberakoa izango da. Hori dela eta, Panelfisak webgunera sartzen den bakoitzean pribatutasun-politika honetara sartzea gomendatzen du.

7. Jurisdikzioa

Panelfisaren eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanetan legedi aplikagarrian eta eskumeneko jurisdikzioan indarrean dagoen arautegian ezarritakoari jarraituko zaio. Hala ere, arautegiak foru baten mende jartzeko aukera aurreikusten duen kasuetan, Panelfisa eta erabiltzailea, dagozkien beste edozein foruari berariaz uko eginez, Tolosako Auzitegi eta Epaitegien mende egongo dira.